XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

15. Hizkuntzaren inguruko galderak sorraraz ditzaketen egoera anbiguoak.

16. Mimoa. Honi grabazioak ikusten ari diren ikasleek hitz egokiak erants diezazkiokete.

17. Istorioak (antzestuak nahiz ahoz kontatuak).

18. Albiste-saioak (irakurtzen dituzten ikasleek kazetariena egingo dute).

19. Jostailu, obiektu eta soinu-efektuak erabiltzen direneko grabazioak.

20. Zientzia-fikzioko programak.

Grabazio hauek ikasleek zenbait ikastalditan idoroki dituztenetarikoak dira, eta gehienak gauzatu ziren, nahiz eta arrakasta maila ezberdinekin.

Baina oraingoan begira diezaiogun gertuagotik gai horietako bati.

D. ELKARRIZKETA Bideo-produkzioen munduan sartzeko era erraz eta arriskugabea elkarrizketa grabatzea da, batez ere kamara bakarra izan eta lekuz aldatzerik ez duzunean.

Bestela, aurrez apurtxo bat prestatuz gero, kanpora atera daiteke, ikasle bakoitzak kamaragizonarena eta galderak egin eta erantzuten dituelarik.

Lehenbizi estudioa antolatu behar da.

Galderak erantzungo dituena kamararen aurrean eseriko da.

Bi aldeetatik zuzenduko zaizkio fokuak.

(Guk 500 watioko foku ajustagarriak erabiltzen ditugu beti, eta alde ikaragarria dago irudiaren kalitatearen aldetik.).

Kamaralariak ondo fokatu eta x jaunaren ongi argiztaturiko aurpegiaren lehen planoa prestatuko du.

x jauna kolore bakarreko eta, ahal bada, kontrastea egiten duen zerbait atzean duela eseriko da.

Galderak egiten dizkiona, berriz, kamaralariaren atzean egongo da, apur bat alde batetara, eta mikrofonoa x jauna eta galderagilearen artean zintzilikatuko da.

Honela x jaunak kamarari begira dagoela emango du, nahiz eta benetan piska bat gorago eta alde batera so egin.

Prestaketa hauek nolabait pedante samarrak iruditzen bazaizkizu, aurkituko duzu agian beste sistema hoberen bat, baina, hautaturiko sistema edozein delarik ere, azpimarratu behar dut maila goreneko kalitate profesionala lortzeak garrantzi handia duela tresneriak eta produkzio-taldeak egin dezaketen irudirik onena eta kalitaterik goreneko soinua ukan nahi baditugu.

Irudia eta soinua lausoak baldin badira, produkzioak sor lezakeen interesa agudo galduko da.

Baina itzul gaitezen elkarrizketara.